Antzuolako 40 neska-mutikok eta 20 heldu inguruk Apika taldeak eskainitako ipuin kontaketaz gozatu zuten urtarrilaren 4an. "Oso pozik eta adi-adi egon ziren guztiak. Parte hartu zuten gazteak ugari izan ziren gainera", kontatu du Liburutegiko arduradun Lierni Legorburuk.
Apika taldeko bi ipuin-kontalariak, Afrikako tribu bat ardatz zuen ipuina kontatuz hasi ziren. "Afrikako animali guztiak barazkijaleak ziren garaiko ipuinaz hasi ziren. Ondoren, Salvador Daliren amets bat, ipuin bihurtu zuten. Asko gustatu zitzaien ikusleei Daliren bibote kizkurra, gurinezko erlojuak, inurri etxe jaleak, Gala eta bere maitasuna, arrautzez betetako etxea...".
Ipuin kontaketen ondoren Patxiku Txerren sari banaketari ekin zioten. Sari banaketak txiste eta adar jotze ugarirekin egin zituzten, eta barre ugari egin zuten ikusleek.