Gehiengo sozial mobilizatu baten indarra nabarmendu du Orain Presoak ekimenak

Maider Arregi 2019ko urt. 9a, 11:24

Antzuolako Orain Presoak ekimenak antolatuta, euskal presoen egoeraz jardun zuten atzo Olaranen. Herritar ugari batu zen Rufi Etxeberriak eta Antxon Lopez Ruiz, Kubati-k eskaini zuten solasaldian parte hartzeko.

Presoak kaleratzeko dinamikan ari dira egun Rufi Etxeberria eta Antxon Lopez Ruiz, Kubati. Hala, atzoko solasaldian, Euskal Preso Politikoen egungo egoeraren berri eman zuten.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren erabakiak, eragile ezberdinen posizionamenduak, Espainiar eta Frantziar Estatuen jarrerak edo Europako sententzien eraginak ere izan zituzten aztergai.

Argi utzi zuten, baina, estatuak estatu, presoak etxeratzeko bide eraginkorrena Euskal Herrian gehiengo sozial mobilizatuan eta gehiengo instituzionalak lortzean datzala.  "Horrek pitza ditzake estatuen hormak, Frantziar Estatuan ikusi genuen bezala", nabarmendu zuten. 

Presoen kaleratzearen aldeko lana indartzeko deia eta larunbateko manifestaziora joateko deia egin zuten amaieran. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak