'Eltzikorta'-ri babesa ematea eskertu du 'Ez dut moztuko bizarra' taldeak

Maider Arregi 2019ko urt. 7a, 12:50

Ez dot moztuko bizarra taldeak eskerrak eman nahi dizkie euskal preso eta iheslari politikoen alde eta bereziki Eltzikortari elkartasunez, Gabonetan herrian antolatu diren ekintzetan parte hartu duten guztiei.

"Herritarrei, dendei, tabernei... eskerrik asko Eltzikorta-ri erakutsitako babesagatik. Euskal errepresaliatuen eskubideen alde lanean jarraitzeko deialdia egiten dugu, denon artean ahalik eta azkarren eta gainontzeko denak etxera ekar ditzagun", adierazi du taldeak.

Atzo gainera, Jaiki Hadi-k kaleratu zuen gaixo larrien zerrendan, eta 66 urteko Joseba Erostegi Eltzikorta presoa aurkitzen da.

Saski ekologikoak badu irabazlea

Urtarrilaren 5ean zozketatu zuen Ez dot moztuko bizarra taldeak saski ekologikoa. 142 da zenbaki saritua eta jada atera da irabazlea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak