Antxon Lopez Ruiz, 'Kubati'-k, hitzaldia eskainiko du

Maider Arregi 2019ko urt. 3a, 10:55

Orain Presoak ekimenaren aurkezpena. Argazkia: Sare.

Antzuolako Orain Presoak ekimenak antolatuta, Antxon Lopez Ruizek, Kubati-k, hitzaldia eskainiko du gaur Olaranen, 18:30ean.

'Zergatik orain presoak?' hitzaldia urtarrilaren 8an, martitzenean eskainiko du Antxon Lopez Ruiz, Kubati-k. Hizlariak egungo presoen egoeraren inguruan berba egingo du: egon diren mugimenduen inguruko irakurketa, aurrera begirako asmoak, egoera juridikoa, preso gaixoen egoera...

Ondoren tertulia egingo da bertaratutakoen artean. Solasaldia, Olarango areto nagusian 18:30ean izango da.

Bilboko manifestazioa

Bestalde, hilaren 12an,  Bilboko manifestaziora joateko autobusa ere antolatu du Orain Presoak ekimenak. Izena, Aitz Garbi tabernan edo 649 88 55 57 telefonora  deituta eman daiteke. Autobusa 15:30ean, autobus geltokitik irtengo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak