Antzuolako mus txapelketa hilaren 29an hasiko da

Maider Arregi 2018ko abenduaren 20a

Iazko irabazleak, Jesus Kortabarria antolatzailearekin eta alkatearekin (Argazkiak: Mikel Lizarazu)

Aurtengo Antzuolako Mus txapelketa Gabonetan hasiko da. Izena egunean bertan eman daiteke. Lehen kanporaketa abenduaren 29an, Ongi Etorri jatetxean jokatu da.

Baldintzak

Bikoteak osatu daitezke: herritarrez soilik edo senidetasun lotura duen kanpoko batekin. Baita ere, Antzuolan lan egiten duen kanpotar batekin. Inoiz ez bi kanpotarrez.

Izen-ematea

Jokatu nahi den tokian eman behar da, bikoteko 20 euro ordainduz. Kanporaketa batean bakarrik parte har daiteke. Kanporaketa egiteko, gutxienez lau bikote behar dira.

Kanporaketak

  • Ongi Etorri jatetxean, abenduak 29, 16:30ean.
  • Mox tabernan, urtarrilak 5, 16:30ean
  • Gailur tabernan, urtarrilak 11, 22:30ean.
  • Gorosti taberna, urtarrilak 13, 16:30ean.

Finala

Arin jatetxean, urtarrilak 19, 16:30ean. Lau erregetara jokatuko da. Txapeldunei txapelak jantziko zaizkie, eta beste hainbat sari ere egongo da. Parte hartzaile guztien artean asteburu bateko egonaldi bat zozketatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak