Hurrengo baterako utzi du Arrola Mendi Taldeak Aitzuriko tontorra zapaltzea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko abe. 17a, 11:21
Zapatuan ateratako talde argazkia.

Arrola Mendi Taldeko lagunek Aitzurira irteera egin zuten zapatuan. Giroa ez zuten lagun izan: elurra, haizea, behe lainoa... izan zuten. Hori horrela, Aitzuriko tontorra beste baterako utzi behar izan zuten antzuolarrek. Argazkiak hemen.

Eguraldi txarra izan zuten zapatuan antzuolarrek Aizkorriko mendi lerroan. Aitzurira irteera egin zuten; baina, bidetan hainbat oztopa bilatu zituzten. Gainezka zetorren erreka pasatzeko oinetakoak kendu behar izan zituzten, adibidez.

Hotza, behe lainoa, harria labainkor... izan zuten bidetan; hala ere, Aizkorriko tontorrera iritsi ziren eta gustura hartu zuten hango aterpea.

Aitzurira iristerik ez zuten izan. Eguraldi hobea egiten duenean joatea erabaki dute. 1975eko abenduaren 14an antzuolarrek Aitzurin jarritako buzoiak han jarraituko du, zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak