Eguneko egitaraua
Helduen lasterketa 10:30etan hasiko da eta ondoren, txikienen minimotoenari emango diote hasiera. Azken honetan parte hartzeko, plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira. Antolakuntzatik, sari banaketa 13:00etan hasiko dela aurreikusi dute. Gainera, froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da, parte hartzen duten guztientzat zein ikusleentzat.
Bolondresak behar dira
Lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere, lan egiteko bolondresak behar dira. Denetariko lanak izango dira: bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon, eta abar. Laguntzeko prest bazaude, bidali mezu bat izen-abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera.