Abenduaren 15ean, Donostian, egingo den pentsioen aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Maialen Regueiro 2018ko abenduaren 4a

Pentsioen aldeko manifestazioa egingo da abenduaren 15ean Donostian, bada, Landatxope jubilatu elkarteak autobusa antolatu du. Bazkideek 3 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek, berriz, 5 euro. Izena emateko bi modu ezarri dituzte: alde batetik, abenduaren 10ean plazan egingo den manifestazioan eta bestalde, abenduaren 10ean eta 11n Landatxope elkartean bertan. Abenduaren 15ean, 15:00etan irtengo da autobusa Sagastiko geltokitik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak