'Txori mezulariak' ipuin liburua idatzi du 'Eltzikorta' presoak

Maider Arregi 2018ko abe. 3a, 15:37
Ataramiñe argitaletxeko aurkezpena Bilbon; tartean, Lorea Erostegi

Joan den egubakoitzean, Joseba Erostegik, Eltzikorta-k, eta bere iloba Lorea Erostegik egindako ipuin liburua aurkeztu zuten Bilbon. Ataramiñe argitaletxeak Durangoko Azokan jarriko du salgai ipuin liburua.

Hasiera batean, familia giroan soilik gozatzeko idatzitako ipuin liburua dela Txori mezularia aitortu du ilustratzaile lanak egin dituen Lorea Erostegik: "Lehengusuendako eta familiarendako oparitxoa gura genuen egin; aurten joan zaigun amonari omenalditxoa ere egin diogu osabak eta biok".

Baina, lagun artean zabaldu eta irakurri ostean, argitaratzeko modukoa zela erabaki zuten eta Ataramiñe argitaletxeak Durangoko Azokan jarriko du salgai. Gabonetarako umeei eskainitako ipuin aproposa dela dio. Izan ere, txori mezulariak bidelagun dituztela, umeek opariak nola eskatzen dituzten kontatzen du: "Osabak gura zuen ume bakoitza ipuineko protagonistan bilakatzea; ipuinaren parte izatea. Protagonistak gainera ez dauka sexurik eta marrazkietan hori islatzen saiatu naiz".

Eltzikorta-ren hitzei, irudia jarri die Lorea Erostegi ilobak. "Lotura estua izan dugu betidanik; nahiz eta ni Bilbon egon eta bera Herrerako kartzelan. Telefono bidez adostu dugu liburua biok".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak