Eguraldi ederra eta talde giro aparta izan dute Arrolako mendizaleek eta hainbat herritarrek lagun. "Udazkeneko paisaia ederrenetakoa izan dugu azken irteera honetan. 5 bat ordu ibili gara eta 13 bat kilometro. Ea hurrengoan ere jendea animatzen den".
30 urte
Irikortako iturriak 30 urteko historia dauka. 1988ko urriaren 22an zehazki, Arrola elkarteko kideek Irikortako iturria jarri zuten. Eta iturrira bertara egin du asteburuan Arrola Mendizale Elkarteak irteera. Bertan, kenduta zegoen plaka jarri dute berriro. Argazkiak hemen.