Autonomoki oinez dabiltzan 64 urtetik gorakoendako dago ikastaroa bideratuta. Azaroaren 13an, Olaranen, 17:30ean izango da, gazteleraz.
Helburuak:
- Arrisku jokaerei eta hauen zergatiei buruz hausnartzea.
- Segurtasunezko erantzukizuna norberak bere gain duela onartzea.
- Jokaera prebentiboagoa hartu behar ote den aintzat hartzea.
- Prebentziorako estrategiak partekatu eta haien balioa baloratu.