Irikortako iturriak 30 urteko historia

Maider Arregi 2018ko aza. 5a, 09:35
Obra bulatuta ateratako argazkia, 1988ko urriaren 22a.

Orain dela 30 urte, 1988ko urriaren 22an zehazki, Arrola elkarteko kideek Irikortako iturria jarri zuten. Eta iturrira bertara egingo du Arrola Mendizale Elkarteak hurrengo irteera, hain zuzen ere, domekan.

"Irikortako iturrira bertara joango gara, eta bide batez galduta zegoen plakatxoa ere berriro jarriko dugu. Ondoren hamarretakoa egingo dugu Lizargaraten (salda eta txorizoa)", diote Arrolako kideek.

Irteera goizeko 08:30ean izango da, Olaran etxetik, azaroaren 11n. Ibilbidea izango da: Antzuola-Loietako iturria-Belar-Azpillaga-Sokomendi-Maldarropa-Arrola-Koroso-Lizargarate-Azaldegieta-Antzuola. Guztira: 5 ordu. "Herritarrak animatu gura ditugu ibilbide hau bertatik bertara ezagutu dezaten".

Izena emateko bidali mezua arrolamt@gmail.com  helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak