Aitortza egin diete Antzuolako hamaika odol-emaileri

Maider Arregi 2018ko urr. 30a, 11:00

Eibarren ospatu dute Debagoieneko odol-emaileen urteko festa; Antzuolako hiruk aitortza berezia jaso dute ehun bider odola eman dutelako.

Ez da makala Juan Miguel Lizarraldek, Jesus Igarzak eta Joxe Anjel Arbuluk jaso berri duten aitortza. 100 bider eman dute odola, eta oroigarri berezia eman diete Gipuzkoako odol-emaileen elkarteko kideek. Baina, guztira, hamaika antzuolarrendako izan da aitortza. Aipatutako hiru horiez gain, beste zazpik ere jaso dute oroigarria eta diploma: Remigio Zabaletak eta Andres Arbuluk 75 bider eman dutelako odola; Gorka Garitanok eta Pedro Jose Igarzak, 50 bider; Amaia Toledok eta Maria Aquilina Garciak, berriz, 40 bider eman dute odola; eta, azkenik, Pantxike Arinek eta Ramon Romerok 25 bider odola eman izanagatik jaso dute aipamen berezia. Eibarren ospatu zuten Gipuzkoako odol-emaileek aurtengo festa, pasa den asteburuan.

Hurrengoa, urtarrilean

Antzuolako Olaran aretoan odola emateko aukera egongo da berriro urtarrilean. Herriko odol-emaileen elkarteak odola ematera animatu gura ditu herritarrak, "beharra" dago eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak