"Dei egin nahi diegu EH Bilduren proiektuarekin bat egiten dutenei parte hartu eta ekarpenak egin ditzaten, Udalean interes orokorrari erantzungo dion ahalik eta talde zintzo eta finena lanean jardun dadin bermatzea guztion beharra eta zeregina baita", dio EH Bilduk. Hala, egueneko batzarrean, antzuolarrek ekarpenak egiteko tartea ere izango dute.
EH Bilduren hautagaia
Aipatu ere, asteburu honetan, domekan, bukatzen dela hautagaiak aurkezteko epea. Eta behin epea amaituta, ondorengo egunetan emango du Antzuolako EH Bilduk hautagaien berri.