Ipuin kontaketa eta txotxongilo ikuskizuna uztartzen dituen Ganbaran obra eskaini dute gaur iluntzean Antzuolako Olaran etxean. Liburuz betetako ganbara bihurtu da agertokia. Neska-mutikoek, liburu magiko bat aurkitzen duen protagonistak Arbolia izeneko lurraldean bizi izaten dituen abenturak ezagutu ahal izan dituzte. Mikel Hernandez aktorea da ikuskizunaren protagonista, baita obraren idazlea ere. Sustoren bat edo beste hartu arren, ederki pasatu dute ikusleek.