Lehentasunak jarri dituzte 2018 eta 2021 urteen artean egiteko. Aurrerantzean, Udalak lan egiteko herritarren hitza helduleku izango du gainera.
Ekonomia eta ingurumena
Arlo honetan herrian dauden baliabide naturalen ustiaketa aukeren inguruan diagnosia egitea lehenetsi dute herritarrek. Eraikinetan eguzki energiaz ura berotzeko sistema ezartzea eskatu dute. Hondakin gutxiago sortzeko neurriak hartzearen eta zero zabor filosofian sakontzeko nahia ere erakutsi dute.
Pertsonen garapena
Eskolako eredu pedagogikoa mantendu eta hobetzeko, hezkuntza eragileekin proiektu zehatza lantzea gura du herriak.
Bizikidetza
Etorri berrien seme-alabak dinamika ezberdinetik kanpo gera ez daitezen neurriak hartzearen beharra jaso dute arlo honetan, besteak beste.
Zerbitzu soziala
Herrian dauden etxe zahar eta hutsen inguruko diagnostikoa egiteko beharra jaso dute. Osasun zerbitzuaren azterketa egitea ere lehenetsi dute herritarrek. Hala, Antzuolak dituen beharretara egokitu dadin osasun zerbitzua.
Herri kudeaketa
Emakumeen ahalduntzea lantzeko espazio bat sortzea, eskalatzeko gunea izatea, gimnasioa irekitzea eta Ibarrondo atzeko erreka bainatzeko egokitzea aztertu dute, beste beste.
Antzuolako ekintza plana 2018-2030 oso-osorik.