Onenen artean amaitu du Aritz Kortabarriak denboraldia

Maider Arregi 2018ko urriaren 5a

Amaitu da errepideko txirrindulariendako denboraldia. Eta Aritz Kortabarria antzuolar gazteak ez du edonolako denboraldia egin. Onenen artean, podiumera igo da

Euskaldun Torneoan hirugarren postua eskuratu du Kortabarriak. "Denboraldi hasieran taldearendako lan egin dut; erditik aurrera, postu ona egiteko aukera nuela ikusi nuen eta pozik nago. Azkenean, hirugarren postua lortu dut Euskaldun Torneoan. Lehendakari proban ere sekulako maila egon da", kontatu du.

Azpimarratu behar da lehen euskal ziklista izan dela elite mailako txirrindularien proban. Lehen postua Marti Marquez katalanak eskuratu du eta bigarrena, Albert Muelak –Kortabarriaren taldekidea–.

Eulen taldean laugarrenez

Bi astez atsedenaldia hartuko du Kortabarriak: "Azaro erdian hasiko ditut berriro entrenamenduak eta Eulen taldearekin jarraituko dut denboraldi berrian ere, laugarrenez. Aurrean jarraitzeko gogoz nago eta ea beste urrats bat egiteko aukera daukadan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak