Nigan: hastapeneko saioa
Saioetan, eremu psikologikoa, arreta eta meditazioa landuko dira. "Bizitza osotasunean gozatzeko halabeharrezkoa zaigu zein ondo eginak gauden barrutik, gureak diren baliabideetan oinarriak hartu eta erabiltzen ikastea. Prozesu bitxia eta gozagarria da. Bizitzako edozein eremutan erabiltzeko modukoa", dio Matak.
Doako saioak dira eta hileko azken martitzenetan egingo dira apirilera arte. Olaranen, urriaren 31an izango da lehen saioa.
Nigan: egunerokotasunean
Egunerokoan zeure funtsezkoenarekin konektatuago egoteko eta zaren horren kontzientziarekin bizitzeko, ekintza bat proposatzen dugu". Saio hau lehenengoz eskainiko da gainera urriaren 19an, azaroaren 9an eta 30ean, abenduaren 21ean eta urtarrilaren 11n. Kasu honetan meditazioaren praktikan esperientzia izatea eskatzen da. "Hiru astean behin elkartuko gara; egubakoitzetan, 18:30etik 20:00etara, Olaranen hiru hilabetetan zehar".
Izen-ematea
- whatsap: 669132900
- e-mail: nigan@yahoo.com