Harri askoko ibilbidea
Domeka goizean jokatuko dituzte kadete mailako lasterketak. Lehenengo, sailkapen proba jokatuko dute; eta ondoren, finala. "Bi kilometroko jaitsiera egin beharko dugu, lau minutuan", azaldu du Larreak. Ibilbideari dagokionez zera dio Larreak: "Esan didate mendi aldean dela ibilbidea eta harri askokoa dela; horrek eragingo du salto askoko txapelketa izatea". Txapelketa izango dituen aurkarien gainean Larreak dio maila oneko pilotuak joango direla: "Gainera, nire lehenengo urtea dela kontuan hartuta, ez dakit nola ibiliko naizen".
Denboraldiaren balorazio ona
Aurkari "gogorrak" izango dituela dio, baina Larreak berak ere ez du denboraldi makala egin. Euskadiko Openean lehenengo postua lortu du eta Espainiako openean hirugarren postuan sailkatu da. Txapelketetan parte hartzen duen lehenengo urtea dela kontuan hartuta, "balorazio ona" egin du. Denboraldiko azken aurreko proba izango da domekakoa; urriaren 20an Asturiasen jokatuko duen azken probarekin agurtuko du aurtengo denboraldia Larrea pilotuak.