Arrolako mendizaleak Pirinioetan barrena ibili dira

Maider Arregi 2018ko irailaren 25a

 

Pirinioetan barrena ibili dira Arrola taldeko mendizaleak: Leskunetik Zurizara eta Zurizatik Etxoko aranean barrena, hain justu ere. Hemen Argazki galeria.

 

 

Pirinioetan barrena ibili dira Arrolako mendizaleak: "Leskunetik Zurizara eta Zurizatik Etxoko aranean barrena ibili gara 15 lagun. Zurizako aterpetxean lo egin eta egunero 7-8 ordu ibili gara. Eguraldi aparta, giroa ezin hobea eta talde bikaina izan dugu; asteburu paregabea pasatu dugu", kontatu dute Arrolako batzorde kideek.

Laster Aramaio aldeko parajeetara egingo dute gainera irteera: "Animatu herritarrak egiten diren irteeretara! Hurrengo irteera Santa Cruz apaiza egondako kobazuloa bisitatuko dugu, Aramaion, eta goizeko irteera izango da".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak