'Pauso osasuntsua' proiektua saritu egin dute

Maialen Regueiro 2018ko irailaren 18a

Antzuolako Udalak eta Landatxope erretiratuen elkarteak elkarlanean sortutako Pauso osasuntsua proiektua saritu zuten egubakoitzean. Euskadi Lagunkoia programak, ontzat eman zuen Antzuolako proiektuaren ideia, aurkeztutako beste 27 ideiekin batera.

Proiektuaren ardatz nagusiak

Proiektu honen ardatz nagusia, adineko jendea ibilbide desberdinak egiteko elkartzea da. Horrez gain, hainbat gairen gaineko azterketa ere lantzen dute, besteak beste, herriko irisgarritasuna, zerbitzu publikoa eta igogailuak eraikitzeko dauden laguntza publikoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak