Ikasleek hautsi dute errekorra!

Maider Arregi 2018ko irailaren 20a

4. mailako gaztetxoek "errekorra" hautsi dute ikasturte bukaerako lanarekin. Picasso-ren Gernika baino lan handiago egin dute eta uztailetik, Herri Eskolako fatxadan,ikusgai jarria dute. 

Irudi geometrikoekin osatu dute eta eskola osoaren parte hartzea du: "Koadrikulen metodoaren bitartez egindako lana da eta kalkulu asko egin ditugu. Hilabete eta erdiko lana izan da", diote ikasleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak