Ume-gazteak
1.mailatik DBH 2ra bitarteko ume zein gazteek bi egun izango dituzte aukeran: asteazkenetan (17:00-18:00) eta ostegunetan (16:45-17:45). Bi txanda antolatu dituzte, lehena urritik otsailera izango da eta bigarrena, martxotik ekainera. Umeen talde bakoitzean gehienez 9 ume ibiliko dira. Txandaren batean 9 ume baino gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Hileroko kuota 12 eurokoa izango da.
Helduak
Helduen eskulanetako eguna ostegunetan izango da eta bi ordutegi egongo dira: 14:45-16:30 eta 18:00-19:45. Ikasturte hasiera urrian izango da eta ekainaren 21ean amaituko da. Kasu honetan, hileko kuota 24 euroko izango da.