Bata zein bestea zazpi bat orduko ibilbideak dira. "Inguru paregabeak, eta lasai egitekoak dira", diote Arrolatik. Irailaren 22tik 23ra bitartean egingo da irteera eta izena emateko aukera irailaren 18an egongo da: Olaran etxean, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Posta elektronikoz ere egin daiteke izen-ematea: arrolamt@gmail.com. Ordaindu beharrekoak: federatuek, 70 euro; federatu ez direnek, 75 euro –autobusa, 22ko afaria eta 23ko gosaria barne–. Informazio gehiago hemen duzue: www.lasendadecamille.com.