Antzuolan ere herritar talde bat Euskaraldia lantzen ari da. Uda aurretik abiatutako bilerei jarraipena emateko asmoz eta dagoeneko ikasturteko lehen batzarra egin dute antzuolarrek. Euskaraldia antolatzeko hurrengo batzarra irailaren 20an, gaur, izango da Olaran etxean 18:30ean. Herritar ororendako bilera irekia da.