Badira sei edo zazpi urte Elkartasun Festa oporren osteko lehen egubakoitzean egiten dutela –aspaldi azaroan egiten zuten– eta atzokoan ere primeran joan zen festa. Herritarrei tortillak eramatek eskatu eta 50 tortillatik gora izan zituzten. "Gaur egun mugikorretik gogorarazten dugu tortillak ekartzearena eta urtez urte jendeak hobeto erantzuten du. Eskertzekoa da", uste du Laskurainek.
Kongoko proiektuarekin dihardu Bittor Arbuluk eta Senegalera, berriz, Kristina Bakaikoa joaten da urtero. "Biak dira antzuolarrak eta horregatik ere jendea asko inplikatzen da. Badakite batzen den dirua joan behar den lekura joango dela". Atzo 1.100 euro lortu zituzten eta uda aurretik egin zuten sardina-janean 650 euro inguru batu zituzten. "Oso kopuru polita da, herritarrei eskertzekoa".