Sardina-jan solidarioa egingo dute abuztuaren 24an Antzuolan

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 19a, 18:02

Ohiturari jarraituz, aurten ere Anelkar taldeko kideek sardina-jan solidarioa egingo dute San Bartolome egunean eta herritar guztiak gonbidatu dituzte ekintza honetan parte hartzera. 12:00etan izango da, herriko plazan, eta batutako dirua Anelkarrek Kongon eta Senegalen dituen hezkuntza proiektuak bultzatzen jarraitzeko izango da.

"Urtetik urtera gero eta jende gehiago hurbiltzen dela ikusita, aurten 18 Kg sardina prestatuko ditugu brasan, eta txakolinarekin eta...lagunduaz elkarrekin egon eta disfrutatuko dugu. Denak gonbidatuta zaudete!", adierazi dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak