Antzuolako Laskurainandi baserrian (Lizarraga auzoa) eskainiko du ikastaroa Matak. Euskarazko saioak abuztuaren 28an eta 29an izango dira, 10:00etan. Gaztelaniazkoak, berriz, abuztuaren 30ean eta 31n –ordu berean–.
Izen-ematea 90 euro izango da –materiala barne–. Gaua baserrian igaro nahi duenak 15 euro gehiago ordaindu beharko ditu eta gosaria, bazkaria eta afariagatik, berriz 25 euro.
Bi modu daude izena emateko: 655 709 634 telefonora deituta edota inakimata@gmail.com helbidera idatzita.