Errotako Florentino Lamarianok kontatu du nola ahate batek hamabi arrautza jarri zituen eta horietatik hamaika txita jaio ziren, pasa den uztailaren 30ean. Justu aurre-inguru horretan, antzaretako bat ere inkubatzen egon zen, baina bere "familia-kideak" emeak izanik, ez zuen umerik atera. Orain, antzara horrek hamaikakoa putzuan gora eta behera ikusten du, ordea, eta uste du txitak bereak direla; zaindu, gutxienez, hala balira moduan egiten ditu: euren atzetik ibiltzen da pasioan eta gauetan hegapean babesten ditu.
Presa, apurtuta
Ekainean herrian izandako uholdeen eraginez, apurtuta dago Antiguako errotako putzura ura eramaten duen presa. Ahal izan duten moduan moldatu dute, behin-behinean, bertako hegaztiak ur barik geratu ez daitezen. Uda ostean konponketak hasiko diren itxaropena azaldu du Lamarianok.