Udal zerbitzuek ordutegi berezia izango dute abuztuan

Maider Arregi 2018ko abu. 1a, 09:00

Opor sasoian ere zenbait aldaketa izango dituzte udal zerbitzuen ordutegiek. Hala, udaletxeko bulegoak irekita egongo dira astelehenetik ostiralera goizeko zortzietatik eguerdiko ordu bietara bitartean herritarren zerbitzura. Liburutegia, aldiz, opor ostera arte ez dute zabalduko.

Izan ere, Udal Gimnasioan liburutegia jartzeko egokitzapen lanak amaitu gabe daude. Horren harira, azaldu dute asmoa dela oporren bueltan liburutegia herritarrei zabaltzea. Kirol instalazioei eta aisialdiguneei dagokienez, eskolako patioa eta Udal Pilotalekua zabalik egongo dira ohiko ordutegiarekin abuztuan. Eta, nola ez, Sagasti auzoko ur jolas parkea ere irekita egongo da egunero-egunero, neska-mutikoek abuztuan ere gozatu dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak