Alardeko entsegu nagusia egingo da gaur

Maider Arregi 2018ko uzt. 4a, 11:02

Gaur, uztailak 4, arratsaldeko bostetatik aurrera egingo dira entseguak. Udaletxean eta Olaranen egingo dira talde ezberdinen entseguak. 19:30ean aldiz, Herriko Plazan entsegu orokorra egingo da. Larrain dantzako entsegua uztailaren 10ean egingo da.

Uztailak 4, eguaztena

17:00etan Umeen abesbatza Valen Moñuxekin udaletxean. Aurten umeen abesbatza seigarren mailako ikasleek osatuko dute. 18:30ean,  Danbor-joleak Tzeitelekin, udaletxean.  Buruzagia, Mairu erregea, Mairuaren guardia, estandarteduna, banderaduna, gastadoreak eta ofiziala Moñuxekin Olarango ekintza aretoan batuko dira.  Mairuaren musikoak Patxi Olabarriarekin, Olarango erakusketa aretoan. 19:30ean Entsegu orokorra: abesbatza, dantzariak, musiko denak, danborrero, fusilari, kanonero, buruzagitza… denak, plazan.

Uztailak 11, eguaztena

18:30ean entsegu orokorra: abesbatza, dantzariak, musiko denak, danborrero, fusilari, kanonero, buruzagitza… denak, plazan. Ondoren, afari-merienda egingo da.

Uztailak 14, zapatua.

Alarde eguna. 18:00etan entsegu orokorra: denak, eskolako patioan. 19:00etan alardea: lehenengo herrigunean zehar desfilea; ondoren ekitaldi nagusia Plazan.

Larrain dantza

Antzuolako jaietako domekan aurten ere Larrain dantza egiteko aukera izango dute herritarrek Oinarini esker. Uztailaren 10ean, martitzena eskolako patioan, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak