Euria ari zuen atzo arratsaldean Antzuolako San Martzian auzoan jokatu zen plater tiraketan baina ez zen aitzakia nahikoa izan jokoa bertan behera uzteko. 22 lagunek eman zuten izena lehiaketan eta irabazlea Jose Ramon Lamariano Luzia izan zen.
Umeendako jolasak ere izan ziren eta koltxonetan saltoka ibiltzeko aukera izan zuten.
Gaur auzo bazkaria egin dute: paella eta txuletak. Horixe zen menua. Auzotarrek esan duten moduan giro ederra izan dute bazkaldu bitartean eta baita ondoren hasi den erromerian ere.
Goizean gaztetxoen bizikleta igoera ere izan da eta baita sari banaketa ere. San Martzialeko igoeraz gain Uzarragakoa eta Iralakoa ere egiten dira Antzuolan eta gaurko sari banaketan hiru txapelketa horietan ondo ibili diren txirrindulariak saritu dituzte.