Saharako umeei ongietorria egin die Antzuolako Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ekainaren 29a

Oporrak Bakean programaren barruan Saharatik Debagoienera etorri diren umeei ongietorria egin die arratsaldean Antzuolako Udalak. Beñardo Kortabarria alkateak eman die ongietorria guztien izenean, dantzariek aurreskua dantzatu ondoren. Elkarrekin meriendatu dute gero guztiek. Saharako umeek pultserak oparitu dizkiete udaletxean batu diren antzuolarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak