Gastronomia lehiaketan eta kuadrillen jokoetan parte hartzeko izena eman daiteke

Maider Arregi 2018ko eka. 29a, 10:24

Antzuolako jaietako egubakoitzean, uztailaren 13an, egingo dira gastronomia lehiaketa eta kuadrillen arteko jokoak. Bietan izena emateko epea uztailaren 6ra arte zabalik dago. Udaletxera deitu 943 766 246 edo kultura@antzuola.eus helbidera mezua bidali daiteke.

Kuadrillen arteko jokoak

Bazkal ostean, 18:00etan, kuadrillen arteko jokoak egingo dira Zurrategin. Txaranga izango da lagun. Parte hartzaileak: DBH 1etik gorakoak izan behar dira. Taldeak: 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da. Epaimahaia: talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du. Saria: Antzuolako jatetxe batean afaria edo bazkaria. Udalak 200 eurora artekoa ordainduko du. Gainetikoa taldeak jarriko du. Izen-ematea: udaletxean 943 766 246ra deituz edo kultura@antzuola.eus helbidean. Izena emateko azken eguna: uztailak 6, egubakoitza.

Gastronomia lehiaketa

Arroza prestatzea izango da aurtengo gastronomia lehiaketako eginkizuna. Nahi den erara prestatu ahal izango da.Hauek bete beharreko baldintzak:

  • Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
  • Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, kuadrillek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
  • Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
  • 11:00etarako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan.
  • 12:30ean bukatu egingo da.
  • 13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa.
  • Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak (arroza, gatza eta olioa) eta sariak.
  • Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (arroza egiteko ontzia edo paellerak -40 cmkoak-, sardexka, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
  • Udalak baditu lagatzeko moduan suak (bonbonarik gabe) eta paellerak. Izena eman ahala hartu ditzakete parte hartzaileek, baina litekeena da denentzat ez iristea. Lehentasuna izena lehenengo ematen dutenek izango dute. Lehiakideren batek material hauetakoren bat nahi izanez gero, jaiak hasi aurretik eskatu eta eramango ditu etxera. Bera arduratuko da garbitzeaz eta erabiltzeko moduan jartzeaz. Bueltatu, garbituta eta txukun bueltatuko du.
  • Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
  • Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
  • Epaimahaia herritarrek osatuko dute.
  • Dastaketa ondoren arrozik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek eroateko aukera izango dute.
  • Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak