Joxe Rotetaren eskutik, Europako dantzak egiteko aukera izan zen ondoren, eta haur zein guraso, gustura aritu ziren dantzan. Horrez gain, Irutxulo folk taldeak alaitu zuen giroa. "Primeran igaro genuen arratsaldea", dio Etxanizek.
Esan moduan, pintxoetatik ateratako dirua, bi proiektutara bideratuko da. "Bi lankide boluntario ditugu, eta euren oporrak baliatzen dituzte herrialde horietara joateko eta proiektuei jarraipena egiteko. Kongon, eraiki genuen eskola mantentzea da gure asmoa; Senegaleko proiektuari dagokionez, amatasunarekin lotutako proiektuaz gain, hango eskola bateko hezkuntzan laguntzen ari gara, batez ere emakumeei".