19:00etan gaztetxoen danborrak emango die asteburu osora luzatuko diren festei hasiera. 19:30ean, berriz, elkartasun pintxoak banatuko ditu Anelkarrek. Joxe Rotetarekin dantza egiteko aukera ere izango da. Irutxulo Folk taldeak jarriko du musika. 22:30ean, haurren sagar dantza egingo da.
Zapatuan aldiz, San Juan bezpera ospatuko da eta aurten arbola bi lekutan igoko da. Lehena Kalebarrenen 19:00etan; ondoren, 20:00etan Herriko Plazan jasoko da arbola eta Oinarin taldearekin soka dantza eta aurreskua izango dira. Ondoren, herri afaria Zurrategin izango da.
Aurtengo berrikuntza baina, San Juan sua Zurrategin piztuko dela da. 22:30ean, suaren bueltan Oinarin taldekoek zortzikoa egingo dute –egitaraua agendan–.