Hileta izango balitz kontzertua 20:00etara atzeratuko dela ere ohartarazi dute. Gaur egun Antzuolako 71 ikasle ditu Bergarako Musika Eskolak eta horiek izango dira kontzertuan parte hartuko dutenak. Abesbatza, gitarrak, pianoak, biolinak, txeloa, flautak, klarineteak, saxofoiak, perkusioa, trikitiak... Askotariko doinu ezagunak entzuteko aukera izango da.