Herritarrek 25 ekintza lehenesteko garaia iritsi da

Maider Arregi 2018ko eka. 9a, 10:00

Antzuolarrek, ekainaren 11 eta 29a bitartean, parte hartze prozesuan proposatu diren ekintzen lehenestea egingo dute. "Orain arte, herritarrekin egindako bileretan hainbat arlotako 100 proposamen inguru batu ditugu; orain, herritarrendako ekintza garrantzitsuenak  zeintzuk diren ezagutu gura ditugu", azaldu du Aztiker enpresako teknikariak.

Nola egingo da? "Etxez etxe triptiko bat banatu da, bertan, herritar bakoitzak interesgarrienak iruditzen zaizkion ekintzak markatu beharko ditu eta udaletxean kokatuko den buzoian sartu. Triptikoak udaletxean ere eskuragarri egongo dira. Gainera, internetetik ere parte hartzeko aukera egongo da antzuolaietten.eus helbidean", argitu du Xabier Luque teknikariak.

Herritarren zalantzak argitzeko eta azalpenak emateko, ekainaren 15ean, egubakoitza, goizez (11:00-13:00) eta arratsaldez (18:00-20:00) herriko plazan postu bat jarriko da. "Bertan, nahi duen guztiak bere aukeraketa egiteko parada izango du. Zenbat aukeratu behar dira? 100 proposamenak 5 ildotan banatuta daude, eta ildo bakoitzetik herritar bakoitzak bost aukeratu beharko ditu. Guztira 25 ekintza lehenetsiz". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak