Aimar Larrea (37.03), Jon Aranguren (40.22), Kepa Altube (41.48), Eneko Iturbe (45.40) eta Ander Iturbe (48.11) ahalegindu dira gaur goizean 1955ean Jose Inazio Garitanok ezarritako errekorra ontzen, baina hurrengoan izan beharko du: "Giro polita sortu da plazan, eta ikusi da nahiz eta zaila izan, errekorra ontzea posible dela, korrikalariek aipatu dutenagatik lokatza handia zegoelako, eta korrika egiteko sargori egiten zuelako. Oso marka ona da Garitanorena, baina aurrerago norbaitek lortuko du", adierazi du Beñardo Kortabarriak.
Desafioan edonork har zezakeen parte, baina hitzordua bereziki antzuolarrei zuzendutakoa da: "Seguru 8 Miliak egitera etortzen diren elite mailako atletaren batek lortuko zukeela marka gainditzea, baina ez da hori helburua, herritarron arteko kontua da".