Laguntza aurrez jaso dutenek Landatxopen izango dute prest sinatu beharreko orria. Aldiz, diru-laguntza lehen aldiz eskatzen dutenek hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte: Nortasun Agiri Nazionala, Osakidetzako txartela, eta banketxeko kontu korrontearen titularra dela ziurtatzen duen agiria.