Txirrindularitzari leku eginez gaztetxoen artean

Maider Arregi 2018ko mai. 31a, 09:00

Aiastui txirrindulari taldeak ia lau hamarkada daramatza lasterketak, igoerak edo ginkanak antolatzen. Herriko neska-mutikoei txirrindularitzarekiko aukera bat ematea du helburu; denboraldiari hasiera Iralako kronoigoerak emango dio, zapatuan.

35-40 urte inguru dihardu Aiastui taldeak txirrindularitzarekin lotuta igoerak, challange-ak edo ginkanak antolatzen auzoz auzo. "San Martzialgo igoera egiten hasi ginen. Eta ondoren pentsatu genuen zabaltzen joatea. Igoeren ostean etorri dira ginkanak", argitu du Aiastui taldeko Joseba Lezeta antzuolarrak. Txirrindularitza, Antzuolako herrian errotuta egon den kirola dela azpimarratu gura izan du Lezetak: "Betidanik izan da herrian txirrindularitzarekiko zaletasuna. Herritik irten diren txirrindulari denak gainera, proba hauetan ibiliak dira. Gero Lokatza taldera ere joan dira herriko gaztetxo asko zaletasunari jarraipena emanez. Helburua kirol hau promozionatzea eta neska-mutikoei aukera ematea da, zalantza gabe". Zorionez, osasuntsu jarraitzen duela Aiastui elkarteak kontatu du: "Uzarragako igoerak eta Antzuolako jaietako txirrindularitza lasterketak ematen dute lanik handiena eta hor behar izaten da batez ere laguntza gehiena. Bestela, auzoetan antolatzen ditugun igoeretarako edo ginkanetarako oso ondo moldatzen gara".

Lehena Iralakoa

"Hasieran Uzarragako San Joan jaiak indartzeko asmoz igoera antolatu genuen; baita Ondarren ere. Baina, gerora jaiak desagertzen joan dira eta aurrera egitea erabaki dugu", kontatu du. Hala, denboraldiko lehena, bihar izango da: Iralako kronoigoera. Herriko Plazatik 10:30ean abiatuko da. "Dagoeneko eskolan gaztetxoek izena eman dute baina gura duenak zapatu goizean bertan ere eman dezake izena".

Proben 2018ko egutegia


• Iralako kronoigoera: Ekainak 2, zapatua, 10:30ean Herriko Plazatik abiatuta.
• Ondarreko ginkana: Ekainak 9, zapatua, 12:00etan.
• Uzarragako igoera: Ekainak 16, zapatua, 12:00etan.
• Kalebarrengo ginkana: Ekainak 23, zapatua,12:00etan.
• San Martzialgo igoera: Uztailak 1, domeka, 11:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak