Giza katean parte hartzeko 226 antzuolar saretu dira, oraingoz

Maider Arregi 2018ko mai. 29a, 13:08

Antzuola eta Elgeta artean ekainaren 10ean egingo den giza kateko kilometro bat osatuko dute. Eta kilometro hori 500 herritarrek beteko dute. Elgoibarko sarreran izango dute antzuolarrek beteko duten kilometroa.

"Elgetatik 200 saretu eta Antzuolatik 300 saretu behar ditugu; horrela adostu dugu-eta", argitu du Gure Esku Dago taldeko Jabi Etxanizek. Antzuolak oraingoz 226 saretu ditu eta 160 lagunek eman dute izena autobusean joateko. "Jendea azken unean animatzen hasi da eta autobusean badago lekua. Saretzeko aukera izango dute herritarrek asteburuan Zurrategiko zubian jarriko dugun postuan", gaineratu du.
Antzuolak bi autobus irtengo dira 09:00etan eta beste bi 10:00etan. Elgoibarko sarreran izango dute antzuolarrek giza katearen kilometroa. Bueltarako autobusa aldiz, 13:00etan eta 14:00etan izango da. Bi autobus ibiliko dira joan-etorriak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak