Logo koloretsua egitea gura izan duela kontatu du Ion Lizarazuk: "Kolorea sartzea gura izan dut, koloretsua izatea, Landatxope elkartea Antzuolan oso presente dagoelako eta martxa handia hartu duelako. Beti modu alai eta oso umoretsuan azalatzen dira –eurak dira lehenak mozorrotzen, esaterako–. Modu aktiboan jarduten dute herrian eta gainera, aniztasuna ikus daiteke elkartean. Hau da, askotariko herritarrak batera elkartzen dira". Koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu du logoa"Nahiz eta Landatxope izena, eta elkartea bera oso ezagunak izan herrian, elkartea irudi batekin lotzea ere garrantzitsua da; batez ere kanpora begira", azaldu du.
Bizitasuna eta aniztasuna
"Logoaren koloreek bizitasuna ematen dute; gu ere elkarte bizia izateko ahaleginetan ari gara. Aniztasuna ere adierazten du; gu elkarte anitza gara: adinean, ohituretan, bizimoduan... eta aniztasun hori ona dela uste dugu", argitu du Landatxopeko idazkari Pilar Etxanizek.