Antzuolako Udalarekin elkarlanean, Zurrategin 19:00etan, informazioa banatzeko mahaia jarriko dute ekainaren 7n, eguena. Bertan, osasun zentroetako langileek informazio pertsonala emango dute sustapen eta tabakoaren prebentziorako jarduerei buruz. Baina, informazio hori jasotzen duten diptikoak banatzeaz gain, azterketa pertsonalizatua egingo diete gerturatzen diren erretzaileei: gorputzeko karbono monoxidoa edo biriken adina neurtuko dituzte, besteak beste. Aipatu, farmaziak programan parte hartuko duela eta kartelak jarriko dituela herritarrendako mezuekin.