"Bost pertsona ibili gara gaurko mendi martxan, 16,5 kilometroko ibilbide ederra izan da, eta 4,5 ordutan egin dugu. Desnibela berriz 850 bat metro. Baso ikusgarriak pasa ditugu eta Artzanburu igotzen ari ginela, elurra ere izan dugu bidelagun, hotza tartean. Denok oso gustura jaitsi gara Barrendiolako urtegira, izan ere nahiz eta gertuko mendiak izan oso inguru ezezagunetan ibili gara", azaldu dute Arrolako mendizaleek.