Urtero legez, aurkezten diren kukumarroak ikusgai izango dira herritarren aurrean goizeko hamaiketatik aurrera. Botika eta Herriko Plazako iturri inguruan jarriko dituzte, hain justu, parte hartzaile guztien kukumarroak ikusgai.
Erakusketa-lehiaketak hiru maila izango ditu: 12 urtera artekoak –sariak guztiendako–, 12 urtetik gorakoak –60 euro irabazlearendako– eta erretiratuak –90 euro irabazlearendako–.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a da. Talde bakoitza, gehienez, lau lagunekoa izango da. Izena eman gura duten herritarrek udaletxeko Kultura Sailera edo bulegoetara jo dezakete.