Klak!son eta Seitan taldeak emango die Mukuru festari hasiera egubakoitzean. 19:00etan hasiko du emanaldia Seitan folk eta polifonia taldeak. Akustikoan, gitarra bat eta sei ahotsekin osatutako emanaldia izango da. Ondoren, rock doinuak izango dira nagusi gaztetxean Klak!son talde mitikoaren eskutik.