Urrezko garaipena lortu du Antzuolak

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko mai. 5a, 21:45

Antzuolako taldeak 3-2 irabazi dio Zumaiakori etxean. Jaitsiera postuetatik urruntzeko garaipen oso garrantzitsua eskuratu dute antzuolarrek.

Urrezko hiru puntu lortu ditu Antzuolak, jaitsiera postuetatik apur bat urruntzeko. Zumaiakori 3-2 irabazi diote antzuolarrek Estalan, hain zuzen ere. Zumaiako taldea sailkapenean gainetik zuen Antzuolak, baina etxean partida zaila aurrera ateratzea lortu dute gorriek. Hurrengo jarduanldian 32 puntu ere dituen Ikasberriren aurka jokatuko du Antzuolak, eta neurketa oso garrantzitsua izango da gorriendako.

Gorengo erregional mailako beste neurketei dagokionez, Lagun Onakek 2-1 irabazi dio Aloña Mendiri eta Elgoibarrek 3-1 Bergarari, eta UDAk eta Mondrak 2-2 berdindu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak