Helburua bi herrietako umeen arteko harremana sustatzea eta sendotzea da. Hala, aurten ere Aiherrako umeek hartuko dute parte udalekuetako bigarren astean: uztailaren 9tik 12ra. Lau ume etorriko dira Antzuolara.
Aihertarrak Antzuolan uztailaren 8an, domekan, etorriko dira eta 12ra arte egongo dira. Etxean aihertarrik hartzera animatzen bazara, eman horren berri ondorengo datuekin batera udaletxean edo kultura@antzuola.eus helbidean lehenbailehen.