Baldintzak
Euskaraz jakitea. 2018an 18 urte beteta izatea. Derrigorrezkoa da programazio eta errepaso bileran parte hartzea, pisuzko arrazoirik ez badago. Kontuan hartuko diren irizpideak: Begirale titulua izatea. Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea. Esperientzia izatea. Herrigintzan parte hartzea. Berdintasun plana. Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira.
Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da baloratuko. Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Eskaera orria bete, www.antzuola.com webgunean zein Antzuolako udaleko idazkaritzan eskuragarri egongo da. Ziurtagiririk aurkeztu ezean, adierazitako titulaziorik ez da kontuan hartuko. Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak. Natura sexualeko delituen ziurtagiria.
Oharra: Izen ematea udaletxean aurkeztu behar da. Ez da posible eskaera korreo elektronikoz aurkeztea.
Epea: apirilak 18 (asteazkena) – maiatzak 4 (egubakoitza), udaletxeko idazkaritzan 14:00ak arte.